XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etzuan iñorrk ezagutzen; gañera Lege-zarren alde itzegitera zijoan.

¿Norrk entzun? Gogo txarrak zeuden an Lege-zarren alde itzegiten zuanari entzuteko.

Apurrka, apurrka, aurrera zijoan Olano bere bidean.

Batzuetan biotzetik jaiotako gauza gozoak esaten zitualako, beste batzuetan esaten zuana itz ederrez apaintzen zualako, asi ziran batzuek Olano'k ziona gogoz entzuten, eta bere itzaldian aurrera zijoala, geroz ta arreta geiago ipintzen zuten.

Olano'ren itzen bitarrtez, asi ziran kanpoan zeudenak sarrtzen, bete ziran eserrleku guztiak, ta laisterr gure azkoitiarra entzunle guztien jabe egin zan.

Ixilik eta pozik zeuden denak, Olano'k zerr zion aditzen, ta askotan txalo beroz estaltzen zizkioten bere itzak.

Orrduko idazle batek dion bezela, orrdurarrte Lege-zarren kontrra zeuden aiek, Olano'ren mendean zeuden orrduan: Olano asarratzean, asarratu egiten ziran; Olano'ren biotza poztean, poztu bestien biotzak ere.

¡Noraño iritxitzen dan itzaren indarra, itza bakoitzaren erriaren maitetasunarekin arrgituta dagoanean!.

Euskalerritik urruti zegoan Olano, bakarrik denoen aurrean, beste erri guztietako gizonen aurrean; bere alde iñorr etzeukala.

Ala ere altxa zan, eta España'ko izlari onenak atzera utzi zituan; arerio guztiak zapaldu egin zituan, ta eguna zabaltzean, gauarekin asarre gogorra izan da gero eguzkia txoko guztiak arrgitzen garailari gelditzen dan bezela, Olano ere, an burruka gogorra bukatzean garailari gelditu zan, arerioak oinpean zituala, ta Euskalerriko baztarr guztiak itxaropenaren arrgiz betetzen zituala.

Gauza asko esango nituzke nik itzaldi aren alde.

Baña nik esan ezkero, euskalduna goratzeagatik bakarrik esaten ditudala uste izango luke norrbaitek.

Ala bada, itzaldi ura nolakoa zan jakin dezazun, irakurrle, errdalerriko idazleak ziotena jarriko det zure begien aurrean.

Emen ipiñiko detana, egun aietako idazti ta liburuetatik arrtuta dago.

Pedro José Pidal jauna orrduan bizi ziran gizonen arrtean arrgitsuenetakoa zan.

Ona zerr zion Revista de Madriden idazten zituan Crónica aietako batean: Jamás hemos oído una peroración que más efecto haya causado ni producido mayor entusiasmo.